XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrelakoetan hitzaren lehen letren hurrenkera berean hartuko dira laburduran zainduko diren letrak.

Laburdura mota hau interesgarria da hitzari antzemateko, lehen partea ematea aski ez denerako, eta bereziki atzizkien bidez eratorritako hitzen laburdurak bereizteko edota hitz elkartuentzat.

Euskaraz atzizkien bidezko eratorpena hain ugaria delarik, egokia dirudi atzizkien laburduren formak ondo finkatzea, horrela trinkotze-laburduren eraketa, antzemate eta erabilera errazteko.

Hiruretarik zein aukeratu?

Nahasbiderik sortzen ez duena, edo gutxien sor dezakeena.

Nahasmendua sor baliteke, hobe hitza osorik idaztea, nahiz eta euskarazko testuarekin batera eta zutabe bikoitzean dagoen beste hizkuntzazkoa laburdura erabili.

1.4.1.1.2. Hitz eratorrien laburdurak

Orain arte emandako irizpideek eta arauek edozein hitz-modu laburtzeko balio dute, eta bereziki erro-hitza laburtzeko.

Sintagma labur nahiz luzeen laburdurarako balio dute orain artekoek ere, sintagma hitz bakunetara bihurtzen den neurrian.

Sintagman hitz eratorriak edo elkartuak baldin badaude, berriz, honelako arazoak sor daitezke:

Aurrizkien bitartez eratorritako hitzek ez dute arazo apartekorik sortzen, hitzaren laburdura aurretik hasten delako beti, eta aurrizkiaren forma osoa + erroaren partea agertzen delako laburduran.

Atzizkien bidezko eratorrien laburpenak, ordea, buruhauste handiagoa dakar.

Euskarak hain ugariak dituenez atzizkiok, arazo galanta dakarte laburdurei dagozkienez, horien azpian dagoen hitzaren formari antzematekoan eta forma ezberdinak bereiztekoan.

Goian, trinkotze-laburdurak egokitzat hartu ditugu, hitz eratorri eta elkartuetarako, eta bereziki eratorpen-atzizkien forma laburtuak finkatzearen egokitasuna.

Horrek bide emango luke hitzaren lehen partearen laburdura aski trinkoa emateko eta atzizki laburtuarekin batera hitzari antzemateko.

Zuzen hitzaren laburdura zuz. gisa eratu izan da testuinguru jakinean edota sintagma laburtuaren barruan zuz. kan. = Zuzenbide Kanoniko, lan-zuz. = Lan-zuzenbide etab., bide honetatik, honelako laburdurak eratuko genituzke: zuzen (zuz.), zuzendari (zdri.), zuzendaritza (zdrtza.), zuzentzaile (zuzle.), zuzentasun (ztsun.), Zuzenbide (zbde.).

Honetan guztian testuingurua da jaun eta jabe.

1.4.1.1.3. Hitz elkartuen laburdurak

Hitz-elkarketan hiru idazkera mota eduki behar ditugu kontutan, laburdura egiteko: